Guillermo Dorronsororen hitzaldia: ” Gestión del cambio:Una aproximación práctica para ingenieros”

Guillermo Dorronsororen hitzaldia:
2016/10/05
19:00 – 20:00
Colegio Oficial de Ingenieros Técnicos Industriales de Bizkaia. Galería Mª Díaz de Haro, 10 bis, 48013 Bilbao
 
Aldaketa azkarrak gertatzen diren testuinguruan bizi gara, eta horrek behartu egiten ditu pertsonak eta erakundeak etengabe egokitzera. Horregatik, aldaketaren kudeaketa oso eduki praktikoa duen diziplina da, bai geuk sustatu nahi baditugu aldaketak, bai beste batzuek hartzen badituzte erabakiak eta modu pertsonalean edo profesionalean guregan eragina izan.

Saioan, aldaketaren kudeaketa edo berrikuntzaren kudeaketarako oinarrizko ideiak eta printzipioak aztertuko ditugu.

Izena emateko

Guillermo Dorronsoro. Industria Ingeniaritzan doktorea eta Hirigintza eta Lurraldearen Antolaketako masterra. Deusto Business Schooleko dekanoa da, IK4ko Lehendakariorde Exekutiboa eta Administrazio Kontseiluko kidea sozietate pribatu eta publiko-pribatuetan. Jarduera profesionala aholkularitza estrategikoaren arloan hasi zuen, teknologia berrietan, exekutibo postuak izan ditu energiaren arloko enpresetan, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean. Energia Teknologiaren Garapenerako Euskal Fundazioko lehendakaria izan da eta zerbitzu aurreratuetako Administrari eta Aholkularia izan da eta lankidetza publiko-pribatuko ekimenak sustatu ditu. Irakasle izateaz gain, hizlari aritzen da Berrikuntzaren Kudeaketarekin eta Zientzia eta Teknologiarekin lotutako ekitaldietan. Europako Batzordeko eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko programetako ebaluatzaile aditu gisa aritzen da eta hedabideetan ere hartzen du parte.

Programei buruzko informazio gehiago:

Iratxe San Vicente
Emaila: iratxe.sanvicente@deusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>