José María Gasallaren hitzaldia: “Colaboración, vulnerabilidad y confianza: las nuevas claves para las relaciones en la enpresa”

José María Gasallaren hitzaldia: “Colaboración, vulnerabilidad y confianza: las nuevas claves para las relaciones en la enpresa”
2015/03/05
19:00 – 20:30
Icaza entzungela. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Deusto Business Schoolek hitzaldi bat antolatu du: “Colaboración, vulnerabilidad y confianza: las nuevas claves para las relaciones en la empresa” . José María Gasalla irakaslea izango da hizlaria.

Hizlariaren aburuz, garai hauek bakarka ez ibiltzeko dira, bakarka lanik ez egiteko, bakarka ez ekiteko eta berritzeko. Lankidetza erradikalaren garaian gaude. Eta hori ezin daiteke egin ireki gabe, arriskatu gabe, fidatu gabe. Eta halakorik ezin da egin zabaldu gabe, arriskatu gabe, konfiantzarik izan gabe. Gur “ahultasuna” onartu behar dugu gaur egun dugun errealitatearen noraezean, konplexutasunean eta aldakortasunean. Gure ahultasunaz jabetzeak indartsuago eta askeago egingo gaitu eta gure bizi zikloarekin (ikaskuntza-desikaskuntza-berrikaskuntza) jarraitzeko adina umiltasun ere emango digu. Topaketa horretan, José María Gasallak inguru berri horiei buruz hitz egingo du.

Coaching Exekutiboko Masterreko zuzendari akademikoa, Madrileko Unibertsitate Autonomoko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako doktorea, Aeronautikako ingeniaria, Marketineko diplomaduna (American Marketing Association), eta Madrileko Unibertsitate Complutenseko Gizarte Psikologiako Ikasketa Aurreratuetako diplomaduna da José María Gasalla. Deusto Business Schooleko irakasle hau nazioarteko aholkularia da erakundeen aldaketa eta garapenean, eta AECOP (Asociación Española de Coaching) erakundeko coach profesional seniorren eta coach exekutiboen egiaztatze prozesuko ebaluatzailea.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>