María Iturriagaren hitzaldia: Desarrollo de Liderazgo y Mejora de Resultados

María Iturriagaren hitzaldia: Desarrollo de Liderazgo y Mejora de Resultados
2017/10/26
19:00 – 20:30
Colegio Oficial de Ingenieros Técnicos Industriales de Bizkaia. Mª Díaz de Haro, 10 bis, 48013 – Bilbao
 
Gero eta ingurune makroekonomiko globalago, badaezpadako eta konplexuago honetan, enpresen lidergoa elementu garrantzitsuena da emaitzak lortzeko. Gaur egun gaitasun teknikoak ez dira arrakastaz lideratzeko behar diren bestekoak. Pertsonen kudeaketa, motibazioa eta konpromisoa sortzea bihurtu dira emaitzak hobetzeko arlorik garrantzitsuenak.

Hori dela eta, liderraren paper berria ulertzea, behar diren gaitasunak ezagutzea eta hausnarketa pertsonala hobetzea oinarri dira antolaketan lidergoa garatuz emaitzak hobetzeko.

Saioa aukera ona izango da zure zalantzak planteatzeko EMBAri eta profil teknikoetara bideratutako Kudeaketa programei buruz.

Izen ematea

Maria Iturriaga

Lehikortasun eta Ekonomia Garapenean doktorea; Enpresa Zientzietan lizentziatua eta Giza Baliabideetako Masterra Deustuko Unibertsitatean, horretaz gain Coach Exekutiboa. Accenture-ko bazkidea izan da eta 25 urte baino gehiagoko esperientzia du Kudeaketa Aholkularitzan, nazioarteko eta estatuko zuzendaritzako postuetan. Gaur egun Aholkulari eta Coach-a da talentu, karrera profesional eta ekintzailetza korporatiboan.

Horretaz gain, irakaslea da Deusto Business Schoolen, karrera profesional, lidergo eta taldeen garapenean.

Gai honi buruzko informazio gehiagorik nahi izanez gero:

Iratxe San Vicente
Email: iratxe.sanvicente@deusto.es

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>