SALTO Systems-en hitzaldia: Gestión de equipos comerciales en entornos internacionales

SALTO Systems-en hitzaldia: Gestión de equipos comerciales en entornos internacionales
2016/02/24
19:00 – 20:30
Edificio Aranzadi, Aula B1. Mundaiz 50, Donostia
 
Hitzaldia antolatu da PDC- Programa Experto en Dirección Comercial. Marketing, Ventas y Digital 2016ko edizioaren aurkezpena dela eta. Hizlariak izango dira Marc Handels (Chief Marketing & Sales Officer) eta Ion Murga (AEB, Kanada eta Mexikorako Marketin arduraduna, CRM sistema erakundean ezarri zuena). SALTOk bere ikuspegia aurkeztuko du, tradizionala ez bezalakoa, talde komertzialak kudeatzeko. Erakutsiko dituzte, besteak beste, informazioa partekatzeko erabiltzen dituzten tresnak, erakundearen barruan partekatzeko tresnak, eta denbora errealean ikuspegi globala izateko erabilitako plataformak.

Marc Handels SALTO System-eko Bazkide sortzailea eta Chief Marketing & Sales Officer da, 2001ean sortu zenetik. Aurretik, Marketin eta Negozioaren Garapenerako zuzendaria izan zen hainbat enpresatan, hala nola, TESA, Iparlat, Williams PLC eta Assa Abloy. Bere jarduera profesionala izateaz batera, irakasle aritu da Unibertsitate eta Business Schools batzuetan, Deustun, esaterako, eta beste erakunde batzuetan ere bai. Enpresa Zientzietan lizentziaduna (International Business) Haarlem Business Schoolen ( Holanda) eta Master in Business Innovation (MBI) Deusto Business Schoolen.

Ion Murga SALTOn hasi zen 2010eko martxoan, Marketin arduradun modura, AEB, Kanada eta Mexikoko merkatuetako Marketin arduradun modura, eta merkatu haiek eta SALTO HQren arteko lotura izateko, bai merkataritza arloan, bai produktuarenean. Azken 18 hilabeteetan CRM sistema erakundean ezartzen aritu da, gainera talde amerikarraren ikuskapena eta sustapena kudeatzeaz arduratu da.

 

 Informazio gehiago

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>