Stefano Zamagni Boloniako Unibertsitateko Ekonomia Politikako katedradunaren hitzaldia
2016/02/04
19:00 – 20:30
Auditorio Pedro de Icaza. Hermanos Aguirre, 2 – 48014 Bilbao
Deusto Business Alumnik, Etika Aplikatuko Zentroak eta Deusto Business Schoolek Stefano Zamagniren hitzaldia antolatu dute. Rimini-n (Italia) jaio zen 1943an, Ekonomia Politikoko Katedraduna da Boloniako Unibertsitatean eta Nazioarteko Ekonomia Politikoko irakaslea John Hopkins Universityren Boloniako egoitzan. Justizia eta Bakea Kontseilu Pontifikaleko aholkularia da eta Benedicto XVI.aren laguntzaile nagusienetariko bat izan zen Caritas in veritate entziklikaren elaborazioan. Zamagni da ekonomia zibila izenez ezagutzen den pentsamendu korronteko adierazgarrienetarikoa. Azken urteotan egiten aritu den lanen helburua da guztion onura kontzeptua ekonomian sartzea, arrazoibidea berreskuratzeko, protagonismoa emanez elkarrekikotasuna bezalako printzipioei, merkatu ekonomiaren aldi kapitalistan alde batera utzitakoak. Proposamen ausarta da eratzeko guztion interesa aintzat hartzen duen ekonomia eredu berria, komunitate ideiari balioa ematen diona eta gizarte osoaren onuraren alde egiten duena. Politikaren arlora eramanda, Zamagniren proposamena apustu sendoa da demokrazia deliberatiboaren alde. Ahalegina da, azken batean, pentsatzeko eta asmatzeko etorkizun desberdin bat, inklusiboagoa eta duinagoa gizakiarentzat.