DeustoForum hitzaldia: “Crisis de Solidaridad, Solidaridad ante la crisis”
Krisialdiko garai hauetan sufrimendua dakarren errealitatea dugu. Elkartasunaz hitz egiten dugu krisiaren aurrean, askoren erantzuna izaten delako, baina baita elkartasunaren krisiaz ere, elkartasun gabeko erreakzioak sortu baitira eta krisia elkartasun eza justifikatzeko estimulua ere izan da.
Estatu sozialak krisi larria du eta ezinezkoa da “lehengora” itzultzea, horregatik sormen dosi handiak behar ditugu.
Elkartasuna indartzeko eta elkartasun guneak berritzeko proposamenak behar ditugu: Elkartasunarekin konprometitutako herritarrak; elkartasuna eraikitzen duen gizarte ehuna eta elkartasuna sendotzeko politika publiko berrituak.
Toki kopuru mugatua. Mesedez, etortzekoa bazara adierazi azaroaren 3ko 13:00ak baino lehen; horretarako, bete inprimaki hau.
Argibide gehiago: 944 139 020
Argibide gehiago: crisis-solidaridad.jesuitas.es