Europar Batasunari buruzko Nazioarteko Konferentzia: “Hacia un demos europeo”

Europar Batasunari buruzko Nazioarteko Konferentzia: “Hacia un demos europeo”
2015/11/02 – 2015/11/03
18:00 – 20:00
Ellacuria aretoa. Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
 
Batasuneko Zuzenbideko eta Nazioarteko Harremanetako Jean Monnet Bikaintasun Zentroak Nazioarteko Europar Batasunari buruzko Nazioarteko Konferentzia ospatuko du azaroaren 2an eta 3an izenburu honekin: Hacia un demos europeo: legitimidad democrática en la Unión Europea post-Lisboa y su impacto en la gobernanza global.




Europar nortasunik eza eta herritarren babesik eza dira Europar Batasunak (EB) dituen zailtasunik handienetarikoak, batasun politikorantz legitimotasunez aurrera egiteko. Lisboako Tratatuak (2009) demokrazia parte-hartzaileko eta herritarren partaidetzako tresna berriak ekarri zituen. Oinarrizko Eskubideen Gutuna aldi berean indarrean sartzeak zabaldu egin du bai herrialde kideetako herritarrei eta bai beste herrialde batzuetakoei aitortzen zaizkien eskubideen katalogoa.

Hala ere, epe labur eta ertainera, tratatuen funtsezko berrikuntza beharko da, EB indartzeko, komunitate politiko demokratiko gisa; eta egiazko gizarte solidarioa eta ongizatekoa izango den Europaren oinarrizko ezaugarriak ezartzeko. Konferentzia honek garapen eta ikuspegi horiek guztiak aztertu nahi ditu, zein neurritan laguntzen duten herritarrak eta EB birkonektatzen balioetsi eta, aldi berean, zenbateraino balio dieten eredu gisa nazioarteko beste erakunde batzuei ikusi.

Gema Tomás Zuzenbide Fakultateko dekanoak inauguratuko du azaroaren 2an, 18:00etan. Jardunaldi horietako lehenengo hizlaria Markus Thiel izango da, Associate Professor at Florida International University, Jean Monnet Center of Excellence Director, eta hau izango da hitzaldiaren izenburua: European civil society and ‘participatory’ governance tolos: the impact of the EU Fundamental Rights Agency & Platform.

Jarraian, 18:40an, Juan Fernando López Aguilarrek (Europako Parlamentuko kidea, Askatasun Zibilen Batzordeko kidea, Justizia eta Barne Arazoak), hitzaldia eskainiko du: European Integration: post-sovereign democracy and constitutionalism. Jarraian, 19:05ean, Peter Gjortler-ek hitz egingo du, Senior Lecturer and Researcher at Riga Graduate School of Law. Hitzaldiaren izenburua: Democratic legitimacy. Recent developments in the jurisprudence of the CJEU.

Jardunaldiari amaiera emateko, 19:30ean, Opciones supranacionales para reforzar la legitimidad política de la UE izenburua duen hitzaldia. Hizlaria: Ainhoa Lasa, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Europaren Integrazioko ikertaldeko ikertzaile elkartua.

Azaroaren 3ko programa

Mª Luz Suárez Nazioarteko Harremanetako Graduko eta Nazioarteko Harremanetako Graduko koordinatzaileak, arratsaldeko 18:00etan, egun horretako hitzaldiak aurkeztuko ditu: 18:10ean, Defending democracy in the Americas: rules and cases. Hizlaria: Jean Michel Arrighi, Secretary for Legal Affairs; Organization of American States; 18:40an, The African Union and the protection of human and peoples’ fundamental rights, Hizlaria: Rafâa Ben Achour, Judge at the African Court on Human and People’s Rights; eta 19:10ean, The participatory and representative dimensions of EU policy-making: Does Brussels listen to citizens and their parliaments?. Hizlaria: Karolina Boronska-Hryniewiecka, Lecturer and Researcher at Polish Institute of International Affairs.

Arratsaldeko 20:00etan, Konferentziaren bukaera, Santiago Gutiérrez, Jean Monnet proiektuaren zuzendariaren eskutik. Hezkuntzako Europako Batzordea, Ikus-entzunezkoen eta Kulturako Agentzia Exekutiboa.

Izena ematea: derecho3@deusto.es

Demos Nazioarteko  Konferentziako liburuxka

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>