Hitzaldia: “Marketing para ingenieros: Cómo orientarse al mercado y al cliente”

Hitzaldia:
2015/10/01
19:00 – 20:00
Colegio de Ingenieros Industriales de Gipuzkoa. c/ Zubieta 38, bajo
 
Profil teknikoa duten zuzendariek joera naturala izaten dute produktuaren analisia egiteari ekiteko, nolako ezaugarriak dituen, nolako zerbitzuak eta mugak, eta bezeroa azterketaren bigarren planoan geratzen da. Saioan, metodologia praktikoa erabiliko da eta ahaleginduko gara identifikatzen zeintzuk diren produktua merkatuan sartu eta arrakasta izateko gako diren prozesuak, horretarako aztertuko dugu nola eta zergatik pasatu profil teknikoak produktu ikuspegitik bezeroaren ikuspegira.

Saioa, David Ruiz de Olanok emango du eta aukera ona izango da galderak planteatzeko EMBAri eta profil teknikoak ardatz dituzten beste Kudeaketa programa batzuei buruz.

Ruiz de Olano irakaslea Deusto Business Schooleko Executive Programetako zuzendaria (Deustuko Unibertsitatea) eta irakaslea da. Enpresen Zuzendaritzako doktorea da Turingo Unibertsitatean; EECPCLH, Harvard Business Schoolen; Master in Management, ESCP European School of Management-en eta Zientzia Fisikoetako lizentziatua Cantabriako Unibertsitatean. Lehenago, ESCP European School of Management-eko Ikasketa burua izan zen Londoneko campusean eta Klaustroko kide ere bai. Bere esperientzia profesionalean London, Milan eta Parisko finantza sektoreko enpresak daude. Kapital pribatuak eta enpresa handiek sustatutako hainbat start-ups-etan egin du lan.

Informazio gehiago

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>