Hitzaldia: Zergatik eta nola erakutsi iragan bortitzaren historia? Kolonbiako esperientziatik egindako hausnarketa

Hitzaldia: Zergatik eta nola erakutsi iragan bortitzaren historia? Kolonbiako esperientziatik egindako hausnarketa
2019/12/11
19:00 – 20:30
Salón de Actos de la Fundación Arrupe Etxea. Fundación Arrupe Etxea padre lojendio, 2 480008 bilbao
 
Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroak (CEA), Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) eta Loiolako Plataforma Apostolikoak atsegin handiz gonbidatzen zaituzte Alejandra Londoño Bustamantek memoria historikoko prozesuak erraztuko dituzten proposamen pedagogikoen eraikuntzari buruz emango duen hitzaldira.

Alejandra Londoño Kolonbiako Egiaren Batzordeko (CNMH) Gatazka Armatuari, Kulturari eta Gizarteari buruzko ikerketa taldeko kidea da. Kolonbiako gatazka armatuaren inguruko egia argitzeko orduan hezkuntza sistemak duen funtzioari buruz ikertzen ari dira talde horretan.

Kolonbiako Memoria Historikoaren Zentro Nazionaleko (CNMH) Pedagogia Arloan lan egin zuen, Kolonbiako gatazka armatuaren historia irakasteko hezkuntza baliabideen ekoizpenaz eta irakaskuntza prestakuntzaz arduratzen zen.

Hitzaldi hau Euskadiko Historiaren eta Bakearen Eraikuntzaren Irakaskuntzari buruzko Ikaskuntza Komunitatearen jardueren esparruan kokatzen da, CEA eta EGK buru direla.

 Joatekoa bazara adierazi egin behar duzu: javi.santamaria@deusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>