Hitzaldia: “Retos y oportunidades de la Innovación Empresarial”

Conferencia
2019/03/12
19:00 - 20:30
Deusto Business School, 3ª planta
Hermanos Aguirre Kalea, 2
Gehitu Google Calendarrera

 
Gaur egungo enpresen testuinguruan, beharrezkoa da unean uneko premiei bermez erantzutea eta, aldi berean, etorkizunerako plangintza egitea. Hori dela eta, zuzendarien profil berrian kudeaketarako ezagutza klasikoa ez ezik, metodologiarik berritzaileenak ere behar beharrezko dira. Errealitate hori ulertzeko eta aurre egiteko gakorik garrantzitsuenak eskaintzeaz gain, Deusto Business Schoolek gonbidapena egiten dizu “Retos y oportunidades de la Innovación Empresarial" izeneko hitzaldira. Hizlaria Paco González Bree izango da, Master in Business Innovation-eko irakasle, artista eta zuzendari akademikoa. Ekitaldia martxoaren 12an izango da, 19:00etan, Bilboko Deusto Business Schoolen, (Aguirre anaiak Kalea, 2). Aukera izango dugu hausnarketa egiteko paradigma aldaketak sortutako desafioei eta teknologia berrien ezarpena buruz. Hitzaldi hau Paco González Bree-ren “100 conceptos de Innovación Empresarial” liburuan oinarriturik dago, autoreak bidaia egiten du kudeaketaren eta berrikuntzaren historian zehar. Horretaz gain, kudeaketa klasikoaren eta 4.0 industriaren edo robotikaren arteko konbinaketaren defentsa egingo du. Izena emateko Informazio gehiago: Eva Eguiguren Helbide elektronikoa: eva.eguiguren@deusto.es Tel: 91 57761 89 luz. 7003
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude