Hitzaldia: “Retos y oportunidades de la Innovación Empresarial”

Hitzaldia:
2019/03/12
19:00 – 20:30
Deusto Business School, 3ª planta. Hermanos Aguirre Kalea, 2
 
Gaur egungo enpresen testuinguruan, beharrezkoa da unean uneko premiei bermez erantzutea eta, aldi berean, etorkizunerako plangintza egitea. Hori dela eta, zuzendarien profil berrian kudeaketarako ezagutza klasikoa ez ezik, metodologiarik berritzaileenak ere behar beharrezko dira.

Errealitate hori ulertzeko eta aurre egiteko gakorik garrantzitsuenak eskaintzeaz gain, Deusto Business Schoolek gonbidapena egiten dizu “Retos y oportunidades de la Innovación Empresarial” izeneko hitzaldira. Hizlaria Paco González Bree izango da, Master in Business Innovation-eko irakasle, artista eta zuzendari akademikoa.

Ekitaldia martxoaren 12an izango da, 19:00etan, Bilboko Deusto Business Schoolen, (Aguirre anaiak Kalea, 2). Aukera izango dugu hausnarketa egiteko paradigma aldaketak sortutako desafioei eta teknologia berrien ezarpena buruz.

Hitzaldi hau Paco González Bree-ren “100 conceptos de Innovación Empresarial” liburuan oinarriturik dago, autoreak bidaia egiten du kudeaketaren eta berrikuntzaren historian zehar. Horretaz gain, kudeaketa klasikoaren eta 4.0 industriaren edo robotikaren arteko konbinaketaren defentsa egingo du.

Izena emateko

Informazio gehiago:

Eva Eguiguren
Helbide elektronikoa: eva.eguiguren@deusto.es
Tel: 91 57761 89 luz. 7003

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>