Hitzaldia: “Utilidad de la investigación para la mejora educativa”

Hitzaldia: “Utilidad de la investigación para la mejora educativa”
2015/05/13
16:00 – 18:00
153. gela. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
DECOMVA Gaitasunen eta Balioen Garapen ikertaldeak García Carrión-en hitzaldia antolatu du : Utilidad de la investigación para la mejora educativa.

Rocío García Carrión Pedagogian doktorea da Bartzelonako Unibertsitatean. Marie Curie graduondoko beka eman zioten eta Cambridgeko Unibertsitatean garatu du, bertan, beste lankidetza batzuen artean, heziketa inklusiboko umeen epistemiologien garapenari buruzko proiektua zuzendu du. Nazioartean ibilbide luzea egin du hezkuntzako inklusioa eta arrakasta lortzeko garapen intelektual eta morala elkarrizketaren bidez hobetzen duten ikaskuntza inguruei buruzko ikerkuntzan. INCLUD-ED proiektuko ikertzailea da, Europako Batzordeak Europako 10 ikerketa arrakastatsuenen artean hautatu zuen CCSSko ikerketa bakarra. Ekarpen garrantzitsua egin du ikaskuntza erkidegoen garapenean eta ikerketan.

Gaur egun proiektu bi burutzen ari da, Gizarte Zientzia arloko ikerketak duen eragin soziala neurtzeko adierazleak garatzeko helburua dutenak, bata Europa osokoa eta bestea estatuaren barrukoa (IMPACT-EV Project 7th FP; IMP-ECS Nacional I+D).

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>