“Resistencias frontales a la igualdad” hitzaldia eta eztabaida Rosa Coborekin

“Resistencias frontales a la igualdad” hitzaldia eta eztabaida Rosa Coborekin
2023/01/31
19:00 – 20:30
San Telmo Museoa
 
Urtarrilaren 31n, “Resistencias frontales a la igualdad” hitzaldia eta eztabaida izango da, Donostiako San Telmo Museoan, “Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aurkako erresistentziak”zikloan, San Telmo Museoko “Erronkak programak” eta Deustuko Unibertsitateko ARES proiektuak antolatuta. Hizlaria Rosa Cobo izen handiko ikertzaile eta idazle feminista izango da.

Zerk eragozten du berdintasuna? zer oztopo daude? gaur identifika daitezkeen oztopoak eta duela hamarkada batzuetakoak berdinak al dira? hemen eta beste herrialde batzuetan erresistentzia berberak ikusten al dira? berdintasuna lor daiteke? Eta nolakoa izango litzateke berdintasunezko gizartea?

Zalantzarik gabe, gure gizarteak aurrera egin du berdintasunean. Hala ere, gaur egungo aurrerapen erritmoan, 300 urte inguru beharko ditugu genero parekotasuna lortzeko, Nazio Batuen Erakundeko Emakumeen atalaren azken txostenak erakusten duenez. Txosten horren arabera, parekidetasunera ez iristeaz gainera, erronka globalek –horien artean, COVID-19aren pandemiak, gerrek, krisi klimatikoak eta emakumeen sexu eta ugalketa eskubideen aurkako indarkeriazko erreakzioak– orain arteko lorpenak kaltetzen ari dira. San Telmo Museoak eta Deustuko Unibertsitateak antolatutako ziklo honek, hain zuzen ere, berdintasuna lortzeko oztopoak aztertzen ditu, erresistentzia antifeministak deitzen ditugunak.

Eguna: 2023ko urtarrilaren 31, asteartea
Ordua: 19:00etan
Tokia: San Telmo Museoa (hitzaldia streaming bidez ere eskainiko da, San Telmo Museoko YouTube kanalaren bidez.) Sarrera doakoa, tokiak bete arte.

Informazio gehiago

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>