Nazioarteko Biltzarra: Aporofobia eta Zigor Zuzenbidea Estatu Sozialean (web-mintegia)
Deustuko Unibertsitateak antolatutako “Aporofobia eta Zigor Zuzenbidea Estatu Sozialean” nazioarteko biltzarra “Justizia sozialaren eredu baterantz: alternatiba politiko kriminalak” I+G+b proiektuaren jardueren parte da (Espainiako Gobernuko Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa, RTI2018-095155-A-C22, “Aporofobia eta Zigor Zuzenbidea” proiektu koordinatukoa. RTI2018-095155-B-C21)
Ekitaldia online izango da, 2021eko apirilaren 20an, 21ean eta 22an, 16:00etatik 20:00etara (CET (Central Europe Time) / UTC+1).
“Aporofobia eta Zigor Zuzenbidea Estatu Sozialean” nazioarteko biltzarrean Espainiako eta atzerriko hainbat unibertsitatetako adituek hartuko dute parte. Programa osoa kontsulta dezakezu hemen.
Biltzarraren barruan call for papers irekiko da. Informazio gehiago jaso dezakezu hemen.
Biltzarrean parte hartzeko izena ematea doakoa da, baina erregistratu egin behar da hemen.