Nazioarteko Biltzarra: Aporofobia eta Zigor Zuzenbidea Estatu Sozialean (web-mintegia)

CONGRESO INTERNACIONAL «APOROFOBIA Y DERECHO PENAL EN EL ESTADO SOCIAL»

CONGRESO INTERNACIONAL «APOROFOBIA Y DERECHO PENAL EN EL ESTADO SOCIAL»

2021/04/20 – 2021/04/22
16:00 – 20:00
Zoom
 
Adela Cortina filosofoak “aporofobia” terminoa sortu zuen, txiroarekiko edo behartsuarekiko gorrotoa edo arbuioa adierazteko. Jarrera aporofoboak pertsonek ezik, inguratzen gaituen sistemak ere baditu. Zuzenbideak, sistema horren parte modura, eta, bereziki, Zigor Zuzenbideak, pobreari diskriminaziozko tratua eman izan dio tradizionalki. Alde batetik, pobrezia edo bazterketa egoeran bizi direnen jokabideak kriminalizatu egiten dira. Bestalde, zigorraren aurreko babes eskasa ematen zaie behartsuenen eskubideen urraketei. Sistema penalaren kutsu aporofoboei aurre egitea nahitaezkoa da estatu sozial batean, pertsonaren berdintasunak eta askatasunak benetakoak eta eraginkorrak izan behar baitira. Biltzar horretan, lege erreforma eta/edo interpretazio egokiak proposatuko dira, zigor sisteman ikusten den aporofobia instituzionalizatua murrizteko barik guztiz ezabatzeko.

Deustuko Unibertsitateak antolatutako “Aporofobia eta Zigor Zuzenbidea Estatu Sozialean” nazioarteko biltzarra “Justizia sozialaren eredu baterantz: alternatiba politiko kriminalak” I+G+b proiektuaren jardueren parte da (Espainiako Gobernuko Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa, RTI2018-095155-A-C22, “Aporofobia eta Zigor Zuzenbidea” proiektu koordinatukoa. RTI2018-095155-B-C21)

Ekitaldia online izango da, 2021eko apirilaren 20an, 21ean eta 22an, 16:00etatik 20:00etara (CET (Central Europe Time) / UTC+1).

“Aporofobia eta Zigor Zuzenbidea Estatu Sozialean” nazioarteko biltzarrean Espainiako eta atzerriko hainbat unibertsitatetako adituek hartuko dute parte. Programa osoa kontsulta dezakezu hemen.

Biltzarraren barruan call for papers irekiko da. Informazio gehiago jaso dezakezu hemen.

Biltzarrean parte hartzeko izena ematea  doakoa da, baina erregistratu egin behar da hemen.

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

3 iruzkinak

  1. Buenos días,
    ¿Se puede presentar comunicaciones al congreso? Se menciona un “call for papers”, pero no está el enlace.
    Un saludo muy cordial,
    Regina Fonseca

  2. Has dado en el sitio con este articulo , realmente creo que esta web tiene mucho que decir en estos temas . Volveré pronto a vuestro sitio para leer mucho más , gracias por esta información .

Utzi erantzuna Abogado herencias Murcia(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>