Emakumeok martxan: bortizkeria eta lekualdatzea Afrikako 5 eskualdetan
Deustuko Unibertsitatea, Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuita eta Vedruna ahizpen laguntzaz, Emakumeok martxan: bortizkeria eta lekualdatzea Afrikako 5 eskualdetan izeneko Nazioarteko Biltzarra antolatu dugu ALBOANetik. Topaketa honetan emakumeen testigantzaren bitartez, migrazio-bideetan bizitako bortizkeria esperientziak ezagutu ahal izango ditugu, eta errealitate horri aurre egiteko gure lanean egin behar ditugun hobekuntzei buruz hausnartuko dugu.
Horretarako, Giza Eskubideen eta emakumeen eskubideen defendatzaile ezagunak izango ditugu gurekin: besteak beste, Ugandako Victoria Nyanjura, Kongoko Justine Masika eta Caddy Adzuba, eta Itziar Ruiz Giménez, Unibertsitateko, herri-erakundeetako, Afrikako erakundeetako eta giza laguntzaren nazioarteko erakundeetako hainbat ordezkariekin batera.