Emakumeok martxan: bortizkeria eta lekualdatzea Afrikako 5 eskualdetan

Emakumeok martxan: bortizkeria eta lekualdatzea Afrikako 5 eskualdetan
2018/10/18 – 2018/10/19
Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Egunero, 44.400 lagun behartuta daude beren herrialdeetatik ihes egitera pobrezia eta bortizkeria dela eta. Kongo Errepublika Demokratikoan soilik 5 milioi pertsona daude, horrelako egoeran, gehienak emakumezkoak. Europarako bidean, alboko herrialdeetan erbesteratuak, edo euren herrialdeetan lekualdatuak, emakume horiek oso baldintza zaurgarrietan bizi dira, oinarrizko eskubideak urraturik dituztela.

Deustuko Unibertsitatea, Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuita eta Vedruna ahizpen laguntzaz, Emakumeok martxan: bortizkeria eta lekualdatzea Afrikako 5 eskualdetan izeneko Nazioarteko Biltzarra antolatu dugu ALBOANetik. Topaketa honetan emakumeen testigantzaren bitartez, migrazio-bideetan bizitako bortizkeria esperientziak ezagutu ahal izango ditugu, eta errealitate horri aurre egiteko gure lanean egin behar ditugun hobekuntzei buruz hausnartuko dugu.

Horretarako, Giza Eskubideen eta emakumeen eskubideen defendatzaile ezagunak izango ditugu gurekin: besteak beste, Ugandako Victoria Nyanjura, Kongoko Justine Masika eta Caddy Adzuba, eta Itziar Ruiz Giménez, Unibertsitateko, herri-erakundeetako, Afrikako erakundeetako eta giza laguntzaren nazioarteko erakundeetako hainbat ordezkariekin batera.

 

Programa eta izena ematea

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>