Harremanak eraikitzen adopziozko familietan. Jatorriei buruz hitz egiten: Programaren eta azterketa pilotuaren aurkezpena
Maiatzaren 6an izango da “Harremanak eraikitzen adopziozko familietan. Jatorriei buruz hitz egiten” izeneko jardunaldia. Adopziozko gurasoei zuzenduta dago. Programa familiei adopzioaren ondoren, jatorriei buruzko informazioa emateko prozesuan, lagun egiteko da eta komunikazio egokirako giroa sortzeko.
Jardunaldiaren helburua da ezagutzera ematea esku hartzeko programa eta azterketa pilotuko eraginkortasunaren emaitzak. Azterketa hau Deustuko Unibertsitatearen, Comillas Unibertsitate Pontifikalaren eta Ramón LLull Unibertsitatearen arteko lankidetzaren esparruan burutu da, Aristos Campus Mundus-ek (ACM2017_22) finantzatuta. Adopzioko Teknikari eta profesionalei zuzenduta dago, baita adopziozko familiei ere.
Honako hau da egitaraua:
- Jatorriari buruzko komunikazioa.
Hizlaria: Noemí García Sanjuán (Universidad Pontifica de Comillas) - Esku hartzeko programa
Hizlaria: Ana Martínez-Pampliega Deustuko Unibertsitatea - Azterketa pilotua eta eraginkortasun datuak
Hizlaria: Susana Corral Gilsanz (Deustuko Unibertsitatea) - Programa, gidarien ikuspuntutik
Hizlariak: Susana Corral Gilsanz (Deustuko Unibertsitatea eta Noemí García Sanjuán (Universidad Pontifica de Comillas) - Eztabaida eta debatea
Informazio praktikoa:
- Eguna eta ordua: Maiatzak 6, 11:30etik 13:30era
- Lekua: Deustuko Unibertsitateko Garate aretoa
- Sarrera doakoa eta irekia da toki kopurua bete arte.
- Bertaratze ziurtagiria emango da.