Solasaldia: Ebaluazioa konpetentzien bidezko ikaskuntzan

Gehitu Google Calendarrera

 
Irakaskuntzako metodo tradizionalak atzean geratu dira gizartearen egungo beharrei erantzuteko. Konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza ikasleen gaitasunak garatzeko eta etorkizun profesionalerako prestatzeko ikuspegi egokitzat jotzen da. Ikuspegi horri esker, ikasleak bere ezagutzak aprobetxatu eta prestakuntza prozesua berak kudeatu dezake. Deustuko Unibertsitateak (Espainia) eta Andrés Bello Unibertsitateak (Txile) antolatu dute mintzaldi hau, ikasgelan nahiz erakundeen ikuspegitik konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza ereduan adituak direnen esperientziak, iritziak eta tresnak ezagutzeko. Gure gonbidatuekin izango dugun solasaldi honetan konpetentzien ebaluazioari buruzko zenbait elementu metodologiko ezagutuko ditugu. Moderatzailea Ignacio Muñoz, Hezkuntza Fakultateko graduondoko zuzendaria Txileko Andrés Bello Unibertsitatean Historian doktorea, Ignacio Muñozek hezkuntza proiektuen aholkularitzan eta kudeaketan egin du bere karrera profesionala. Hizlariak Asier Altuna, Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Modernoen eta Euskal Ikasketen Saileko zuzendaria María Isabel Cifuentes, Peruko Zientzia Aplikatuen Unibertsitateko kalitate zuzendaria. Eguna: 2020ko urriaren 21a Ordua: 09:00etan Perun, 11:00etan Txilen, 16:00etan Espainian Iraupena: 90 minutu Modalitatea: online Doako izen-ematea: esteka honen bidez Antolatzaileak: Deustuko Unibertsitatea eta Universidad Andrés Bello
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude