Solasaldia: Ebaluazioa konpetentzien bidezko ikaskuntzan
Deustuko Unibertsitateak (Espainia) eta Andrés Bello Unibertsitateak (Txile) antolatu dute mintzaldi hau, ikasgelan nahiz erakundeen ikuspegitik konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza ereduan adituak direnen esperientziak, iritziak eta tresnak ezagutzeko. Gure gonbidatuekin izango dugun solasaldi honetan konpetentzien ebaluazioari buruzko zenbait elementu metodologiko ezagutuko ditugu.
Moderatzailea
Ignacio Muñoz, Hezkuntza Fakultateko graduondoko zuzendaria Txileko Andrés Bello Unibertsitatean
Historian doktorea, Ignacio Muñozek hezkuntza proiektuen aholkularitzan eta kudeaketan egin du bere karrera profesionala.
Hizlariak
Asier Altuna, Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Modernoen eta Euskal Ikasketen Saileko zuzendaria
María Isabel Cifuentes, Peruko Zientzia Aplikatuen Unibertsitateko kalitate zuzendaria.
Eguna: 2020ko urriaren 21a
Ordua: 09:00etan Perun, 11:00etan Txilen, 16:00etan Espainian
Iraupena: 90 minutu
Modalitatea: online
Doako izen-ematea: esteka honen bidez
Antolatzaileak: Deustuko Unibertsitatea eta Universidad Andrés Bello