Solasaldia: Ebaluazioa konpetentzien bidezko ikaskuntzan

Solasaldia: Ebaluazioa konpetentzien bidezko ikaskuntzan
2020/10/21
16:00 – 17:30
Online
 
Irakaskuntzako metodo tradizionalak atzean geratu dira gizartearen egungo beharrei erantzuteko. Konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza ikasleen gaitasunak garatzeko eta etorkizun profesionalerako prestatzeko ikuspegi egokitzat jotzen da. Ikuspegi horri esker, ikasleak bere ezagutzak aprobetxatu eta prestakuntza prozesua berak kudeatu dezake.

Deustuko Unibertsitateak (Espainia) eta Andrés Bello Unibertsitateak (Txile) antolatu dute mintzaldi hau, ikasgelan nahiz erakundeen ikuspegitik konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza ereduan adituak direnen esperientziak, iritziak eta tresnak ezagutzeko. Gure gonbidatuekin izango dugun solasaldi honetan konpetentzien ebaluazioari buruzko zenbait elementu metodologiko ezagutuko ditugu.

Moderatzailea

Ignacio Muñoz, Hezkuntza Fakultateko graduondoko zuzendaria Txileko Andrés Bello Unibertsitatean

Historian doktorea, Ignacio Muñozek hezkuntza proiektuen aholkularitzan eta kudeaketan egin du bere karrera profesionala.

Hizlariak

Asier Altuna, Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Modernoen eta Euskal Ikasketen Saileko zuzendaria

María Isabel Cifuentes, Peruko Zientzia Aplikatuen Unibertsitateko kalitate zuzendaria.

Eguna: 2020ko urriaren 21a

Ordua: 09:00etan Perun, 11:00etan Txilen, 16:00etan Espainian

Iraupena: 90 minutu

Modalitatea: online

Doako izen-ematea: esteka honen bidez

Antolatzaileak: Deustuko Unibertsitatea eta Universidad Andrés Bello

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

2 iruzkinak

  1. Sugerencia: ¿no se puede llamar “mesa redonda”, “tertulia” o algo que suene más a castellano? Parece que no estamos al día si no inventamos una palabra nueva cada día… Creo que cuando s ehabla de innovar, no nos referimos precisamente a eso… :-)

    1. Disculpad mi comentario anterior. Veo que la palabra se utiliza en países de Lationamérica, pero si al evento está dirigido también a nuestra universidad, no estaría de más incluir “mesa redonda”. Un abrazo.

Utzi erantzuna Pilar Díez(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>