Ikastaroa: Jokabide adiktiboen prebentzio agenteak

Ikastaroa: Jokabide adiktiboen prebentzio agenteak
2020/01/31
10:00 – 19:00
Deusto Psych (Sala Polivalente). Avenida de las Universidades 24 48007 Bilbao
 
Urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean, “Jokabide adiktiboen prebentzio agenteak” ikastaroa egingo da Deustuko Psych Balio Anitzeko Aretoan.

Deustuko Unibertsitateak, FEJAR (Birgaitutako Auzazko Jokalarien Espainiako Federazioa) erakundearekin lankidetzan, FORASUNI proiektuan parte hartzea eskaintzen du, Osasun Ministerioaren mendeko Drogei buruzko Plan Nazionalak diruz lagunduta. Unibertsitateko ikasleen adikzio jokabideei buruzko prebentzio agenteen prestakuntza da. Ikastaroa doakoa da Deustuko Unibertsitateko ikasleentzat, eta 12 orduko iraupena du.

Prestakuntzaren helburu nagusia da prestakuntza jaso duten eta ausazko jokoaren jarduerari eta beste jokabide batzuei buruzko informazio baliozkotua duten prebentzio agenteen inplikazioa lortzea.

Prestakuntza arlo horretan espezializatutako unibertsitateko irakasleek emango dute, FEJAR federazioko profesionalekin batera. Mintegira joaten direnek bertaratze ziurtagiria jasoko dute. Era berean, materiala eta akreditazioa emango dira, laguntzaile gaituek mintegi honetan finkatutako edukiak transmititzeko beheragoko mailetako ikasleekin tailer eraginkorrak egin ditzaten, eta gonbidapena egingo da parte hartzeko prebentzio materialak egiten, hala nola ausazko jokoen prebentziorako gidak/komikiak.

Mintegiko gai zerrenda honako hau da:

  1. Adikzioak

1.1 Adikzio kontzeptua

1.2 Substantziarik gabeko adikzioak

  1. 2. JOKO NAHASMENDUA

2.1 Diagnostikorako irizpideak.

2.2 Birgaitzea eta esku hartzea.

  1. 3. Ausazko jokoaren egiturazko ezaugarriak

3.1 Espainiako Azar jokoaren egungo egoera.

3.2 Jardueran eragina duten egungo elementuak

3.2.1 Publizitatea

3.2.2 Sarbide kontrola.

3.2.3 Marketina.

3.2.4 Neurri arautzaileak

  1. Adikzioen prebentzioa

4.1 Lehen, bigarren eta hirugarren mailako prebentzioa.

4.2. Prebentzio unibertsala edo espezifikoa.

  1. PREBENTZIOA. Estrategiak

5.1 Berdinen arteko prebentzioa

  1. Ikasleentzako prebentzio espezifikorako alternatibak

6.1 Argibideak eta gakoak berdinen arteko prebentzioan.

  1. Ondorioak eta etorkizuneko erronkak

Informazio praktikoa:

  • Eguna: 2020ko urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean.
  • Lekua: Deusto Psych (erabilera anitzeko aretoa)
  • Ordua: Ostiralean, 10:00 – 14:00 eta 15:00 – 19:00 eta, larunbatean, 10:00 – 14.00

Izena emateko formularioa

Informazio gehiago: deustopsych@deusto.es

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>