Joan Massonsen ikastaroa: Finanzas para la gestión empresarial. Cómo entender a tu Director Financiero

Joan Massonsen ikastaroa: Finanzas para la gestión empresarial. Cómo entender a tu Director Financiero
2015/06/18
09:00 – 18:30
Icaza aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Finantza arloan espezialistak ez direnentzako programa ugari egoten dira, “errezeta” modukoak izaten dira eta Enpresen Finantzen errealitatetik urrun dauden kontabilitateko teknizismo korapilatsuak erabiltzen dituzte. Deusto Business Schoolek antolatu duen ikastaroa desberdina da eta eskemak apurtu egiten ditu. Helburua da ezagutzea gaur egungo enpresetan erabiltzen diren adierazle ekonomiko eta finantzazkoen logika eta konpainiaren arlo funtzionalekin duten lotura, baina modu argi eta zuzenean. Ikastaroaren helburuak honakoak dira:

  • Parte hartzaileei tresnak eta ezagutza ematea, Enpresen Finantzei buruzko aplikazioa praktikoa egin dezaten.
  • Enpresako erabakien kalitatea eta emaitzak hobetzea Finantzen arloan.
  • Erakundeetako zuzendari eta Finantza arduradunen arteko harremanak hobetzen laguntzea.

Ikastaroa Kontseilari Ordezkari, Kudeatzaile eta Zuzendari funtzional eta arlokoei zuzenduta dago, hain zuzen ere, kudeaketan esperientzia handia dutenei eta Finantza arloan esperientzia izan gabe ere, ezagutza zabaldu eta eguneratu nahi dutenei, ikuspegi praktikoa eta aplikazio zuzena eginez enpresetan hartu behar dituzten erabakiak hobetzeko.

Irakaslea Joan Massons izango da, Enpresa Zientzietan doktorea eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Masterra -MBA (ESADE-URL). Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna (Cordobako Unibertsitatea). Irakasle gonbidatua INSEADen, Txileko Unibertsitatean eta Kordobako Unibertsitatean (Argentina). Finantza Kontroleko eta Zuzendaritzako Saileko zuzendaria eta irakaslea izan zen ESADEn. Ohiko hizlaria da Finantza Zuzendaritzako Programa Exekutiboan, Deusto Business Schoolen. Irakasle aritu da eta, aldi berean, ardura handiko postuetan egon da, esaterako Catalana de Gas, edo Bartzelonako 1992ko Joko Olinpikoetako Eragiketen Planifikazio Zuzendaria. Finantza Aholkularia eta kide da zenbait Administrazio Kontseilutan. Era berean, finantza arloko gaiei buruzko liburu batzuk idatzi ditu, enpresa arloari lotutakoak. Mendizaletasun handia du eta hainbat espedizio egin ditu, 1985ean Everestera igo zuen Kataluniako lehenengo espedizioko kide izan zen.

 Informazio gehiago

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>