Ikastaroa. Pitch & Media: Zuzendarientzako Komunikazio trebetasunak
Komunikabideen aurrean arrakastaz aritzeko teknikak ezagutu nahi dituzu?
Jendaurrean hitz egiteko gaitasun faltak benetako inpaktua izan dezake arlo profesionalean, bezeroekiko harremanetan, era guztietako negoziazioetan, lan aukeren kudeaketan edo enpresaren edo norbere irudi desegokia transmititzea ere gerta daiteke.
Ikastaroa ekintzaileei, zuzendariei edo lan bila dabiltzan profesionalei zuzenduta dago, arlo profesionalean euren komunikazio trebetasunak garatu behar dituztenei, edo irratia edo telebista bezalako hedabideen aurrean arrakastaz aritu behar dutenei.
Ikuspegi praktiko batekin, talde txikiko formatoan, eta hiru jardunalditan, aztertu egingo ditugu hizlari handiek hitzaldiak interesgarri eta entretenigarri bihurtzeko erabiltzen dituzten trukoak, eta batez ere, ideiak modu eraginkorrean transmititzeko. Hobetu beharreko arloak identifikatuko ditugu eta ahaleginduko gara parte hartzaileek aurkezpen estiloa hobetu dezaten eta arreta berezia jarriko dugu ulertzeko nola narratibak lagundu dezakeen gure aurkezpenak eraginkorragoak izaten eta hobetzen gure oratoria, hori baita ingurune profesionalerako ezinbesteko trebetasuna.
Irakaslea
Iñaki Ortega
Ekonomian doktorea eta Madrilgo Deusto Business Schooleko zuzendaria eta Deustuko Unibertsitateko eta beste unibertsitate batzuetako irakaslea. Ohiko artikulugilea da hainbat egunkaritan, El País, El Mundo, ABC, Expansión eta Cinco Días eta ekintzailetza arloko hainbat ikerketa proiekturen zuzendaria. Bi liburu idatzi ditu: Políticas Públicas para los emprendedores eta Millennials: Inventa tu empleo, gainera beste zazpi libururen egilekidea da. Z belaunaldiari buruzko hirugarren liburu bat ere argitaratuko du laster barru. Horretaz gain, aholkularitza ematen aritu da hainbat gobernu, unibertsitate eta enpresa handiri, berrikuntza irekiko programak abian jartzen. Formazioaren arloan sortutako enpresa batzuen ekintzailea da, Fundación Créateren patronoa da eta ethic aldizkariko kontseilu editorialeko kide.
Datak:
2018ko otsailak 20, 21 eta 22
Ordutegia:
16:00etatik 20:00etara
Tailerraren kostua:
900 euro
Doakoa izango da Focus Programako Ikasleentzat
Lekua:
Madrilgo Deusto Business School
Castelló kalea, 76
28006 Madrid
Informazio gehiago
Miriam Gómez
Emaila: miriam.gomez@deusto.es
Tel: 91 577 6189
Esta la inscripción hecha?