Ikastaroa: Turismo Irisgarria eta desgaitasuna eta beste premia batzuk dituen Bezeroaren Arreta
Ikastaroan landuko dira kontzeptuen definizioa, desgaitasunen tipologia, Turismo Irisgarriaren merkatuaren azterketa, premia bereziak dituen bezeroari arreta eskaintzeko jarraibideak, etab. Horretaz gain, parte hartzaileek aukera izango dute ibilaldia egiteko ikastaroa eskaintzen den eraikinean zehar, gurpil-aulkiak, mozorroak eta makilak erabiliz, desgaitasunen bat duen pertsonaren lekuan jartzeko. Bestalde, tokiko elkarte bizitzako desgaitasunen bat duten pertsonek beraiek kontatuko dute zein premia izaten duten turismoa egiterakoan eta esperientzia onak eta txarrak. Ikastaroa amaitzeko, mahai ingurua egongo da eta bertako sektore turistikoko profesionalek ezagutzera emango dute zeintzuk diren turismo irisgarriaren erreferentziazko ekimenak gure lurraldean.
Argibide gehiagorako eta izena emateko: formacion@predif.org