Ikastaroa: Turismo Irisgarria eta desgaitasuna eta beste premia batzuk dituen Bezeroaren Arreta

Ikastaroa: Turismo Irisgarria eta desgaitasuna eta beste premia batzuk dituen Bezeroaren Arreta
2016/09/28 – 2016/09/29
14:30 – 20:00
Gradu aretoa. Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
 
Irailaren 28an eta 29an, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean, ikastaroa egongo da: Turismo Irisgarria eta desgaitasuna eta beste premia batzuk dituen Bezeroaren Arreta. Antolatzaileak:  Predif, desgaitasun Fisikoa duten pertsonen estatuko elkartea eta Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea. Ikastaroaren helburua da desgaitasunak dituzten pertsonei turismoko establezimenduetan eta helmugetan eskaintzen zaien arreta hobetzea eta tresnak eskaintzea, establezimendu turistikoen irisgarritasunaren auto-diagnostikoa egiteko, mantentze-lanen kudeaketa egiteko eta hobetzeko jarduerak martxan jartzeko. Turismoko ikasleei zuzenduta dago, baita administrazio publikoetako sektore turistikoko profesionalei eta sektore turistiko lokaleko enpresei. Hau da ikastaroa emango duen irakasle-taldea: Isidro Martín del Río (PREDIFeko Irisgarritasuneko Teknikaria), Marcela Vega Higuera (Irisgarritasuneko Aholkularia) y Luigi Leporiere (Turismo Irisgarriko Teknikaria eta PREDIFeko Proiektuen Koordinatzailea).

Ikastaroan landuko dira kontzeptuen definizioa, desgaitasunen tipologia, Turismo Irisgarriaren merkatuaren azterketa, premia bereziak dituen bezeroari arreta eskaintzeko jarraibideak, etab. Horretaz gain, parte hartzaileek aukera izango dute ibilaldia egiteko ikastaroa eskaintzen den eraikinean zehar, gurpil-aulkiak, mozorroak eta makilak erabiliz, desgaitasunen bat duen pertsonaren lekuan jartzeko. Bestalde, tokiko elkarte bizitzako desgaitasunen bat duten pertsonek beraiek kontatuko dute zein premia izaten duten turismoa egiterakoan eta esperientzia onak eta txarrak. Ikastaroa amaitzeko, mahai ingurua egongo da eta bertako sektore turistikoko profesionalek ezagutzera emango dute zeintzuk diren turismo irisgarriaren erreferentziazko ekimenak gure lurraldean.

Argibide gehiagorako eta izena emateko: formacion@predif.org

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>