DBA Afterwork Borja Cembrero-rekin Donostiako Tabakaleran

DBA Afterwork Borja Cembrero-rekin Donostiako Tabakaleran
2018/11/15
19:30 – 22:00
Edificio Tabakalera. Plaza de las Cigarreras, 1 – Donosti
 
2018ko azaroaren 15ean, Tabakaleran, DBA Afterwork ospatuko du Deusto Business Alumnik. Ekitaldia originala eta desberdina izango da, Kutxabankek egina, helburua da Deusto Business Alumniko belaunaldi berriengana iristea.
Oraingoan gurekin izango dugu Borja Cembrero, Naiz Fit-eko CEOa, eta hitzaldia eskainiko du: Naiz Fit, revolucionar la moda a través de la tecnología.

 

Fashion & Technology-ren proiektua da Naiz Fit eta modaren pertsonalizazioa aro berri batera eramateko sortua. Zure gorputzaren neurriak smartphonearekin egindako irudi sinple biren bitartez ateratzeko gaitasuna duen teknologia erabilita, zein taila behar duzun gomendatuko dizu, gustuko duzun arropa online erosten duzunean. Teknologia honek, modaren barruan taila hautatu beharraren muga apurtzeko gai izateaz gain, helburu du modarekin erlazionatzeko beste modu bat eskaintzeko, bakoitzaren gorputza eta gustuak esperientziaren gune bihurtuta, mundua egokitu dadin gure gorputzera eta ez gorputza mundura. Hitzaldian, Borja Cembrerok proiektuaren sorreraz hitz egingo du, nola espero duen eboluzionatuko duela eta nolako espero du izatea pertsonalizazioaren etorkizuna gure eguneroko bizitzan.

 

Kutxabanken babesa eta hainbat markaren lankidetza dugu: Coca Cola, Sushi Artist, Empanadas & Co, Vino Blanco Astobiza, Cerveza Manila de San Miguel, catering eta merchandisingean lagunduko digute. DJ Eduardo Bengoa izango dugu musika jartzen, giroa emateko eta  Spend In aldizkaria, ekitaldia, aurrekoetan bezala, arrakastatsua izan dadin.

 

Izena emateko…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>