DBA Afterwork Fuencisla Clemares-ekin, Bilboko Azkuna Zentroan
Oraingoan, Fuencisla Clemares izango dugu gurekin, Google Espainia eta Portugaleko zuzendari nagusia eta hitzaldia hau eskainiko du: Google desvela las claves para que las empresas puedan afrontar con éxito el cambio tecnológico actual. Fuencisla Clemaresek bere ikuspegia eskainiko du gertatzen ari den aldaketa teknologikoari buruz eta nola uste duen Googlek enpresek arrakastaz aurre egingo diotela.
Gainera Kutxabanken laguntza dugu eta lehen mailako marken lankidetza, haiek lagunduko digute catering eta merchandisingarekin, ekitaldia, aurrekoetan bezala, arrakastatsua izan dadin. Oraingoan, gurekin izango ditugu Coca Cola, Bodegas Chivite, Cervezas Oro, Sushi Artist, Empanadas & Co., La Manducateca, eta giroa alaitzeko Eduardo Bengoa DJ, eta Forbes aldizkaria.
Ibilbidea:
Enpresa Zientzietan lizentziatua eta MBA, IESEn 2000. urtean. Marketinean eta banaketa enpresen aholkularitzan espezializatu zen McKinsey& Company enpresan aholkularitza estrategikoan emandako 7 urteetan.
2007an, Clemares Carrefourren hasi zen lanean Etxeko produktuen saileko erosketa zuzendari modura. Mundu “fisikoa” utzi eta online mundura pasatu zen 2009ko martxoan, Googlen hasi zen lanean Retail eta Kontsumo ondasunen zuzendari.
Handik aurrera lanean aritu da hainbat sektoretan, Retail, Bidaiak, Kontsumoa, Automozioa, Kontsumoko elektronika, Telekomunikazioak eta sailkatutako negozioan. Banku, Aseguru eta Telecom sektoreetako eta Google barruko mugikortasuneko ekintzailetzako liderra izan ondoren industria guztietarako, 2016ko azaroan konpainia horretako zuzendari nagusi izendatu zuten Espainia eta Portugalerako.
Lekua: Azkuna Zentroa – CAC2 Aretoa
Data: 2017ko ekainaren 15a, osteguna
Ordua: 20:00etan
Deusto Business Alumni – Alumni DBA elkarteko kideentzat soilik.