DBA Afterwork Fuencisla Clemares-ekin, Bilboko Azkuna Zentroan

DBA Afterwork Fuencisla Clemares-ekin, Bilboko Azkuna Zentroan
2017/06/15
20:00 – 22:30
Azkuna Zentroa – Sala CAC2. Arriquíbar Plaza, 4, 48010 Bilbo, Bizkaia
 
2017ko ekainaren 15ean, DBA Afterworken zortzigarren edizioa ospatuko du Deusto Business Alumnik, ekitaldi berezi eta desberdina izango da, Deusto Business School Ekonomia Fakultateko Deusto Business Alumni elkarteko belaunaldi berrietara hurbiltzeko. Madrilen arrakasta izan ondoren, orain Bilbon egingo dute, Azkuna Zentroan, eta udazkenean, Donostian.

Oraingoan, Fuencisla Clemares izango dugu gurekin, Google Espainia eta Portugaleko zuzendari nagusia eta hitzaldia hau eskainiko du: Google desvela las claves para que las empresas puedan afrontar con éxito el cambio tecnológico actual. Fuencisla Clemaresek bere ikuspegia eskainiko du gertatzen ari den aldaketa teknologikoari buruz eta nola uste duen Googlek enpresek arrakastaz aurre egingo diotela.

Gainera Kutxabanken laguntza dugu eta lehen mailako marken lankidetza, haiek lagunduko digute catering eta merchandisingarekin, ekitaldia, aurrekoetan bezala, arrakastatsua izan dadin. Oraingoan, gurekin izango ditugu Coca Cola, Bodegas Chivite, Cervezas Oro, Sushi Artist, Empanadas & Co., La Manducateca, eta giroa alaitzeko Eduardo Bengoa DJ, eta Forbes aldizkaria.

 

Ibilbidea:

Enpresa Zientzietan lizentziatua eta MBA, IESEn 2000. urtean. Marketinean eta banaketa enpresen aholkularitzan espezializatu zen McKinsey& Company enpresan aholkularitza estrategikoan emandako 7 urteetan.
2007an, Clemares Carrefourren hasi zen lanean Etxeko produktuen saileko erosketa zuzendari modura. Mundu “fisikoa” utzi eta online mundura pasatu zen 2009ko martxoan, Googlen hasi zen lanean Retail eta Kontsumo ondasunen zuzendari.
Handik aurrera lanean aritu da hainbat sektoretan, Retail, Bidaiak, Kontsumoa, Automozioa, Kontsumoko elektronika, Telekomunikazioak eta sailkatutako negozioan. Banku, Aseguru eta Telecom sektoreetako eta Google barruko mugikortasuneko ekintzailetzako liderra izan ondoren industria guztietarako, 2016ko azaroan konpainia horretako zuzendari nagusi izendatu zuten Espainia eta Portugalerako.
Lekua: Azkuna Zentroa – CAC2 Aretoa
Data: 2017ko ekainaren 15a, osteguna
Ordua: 20:00etan

 

Deusto Business Alumni – Alumni DBA elkarteko kideentzat soilik.

Izena emateko…

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>