Deustalks LaLiga-ko Estrategia Digitaleko zuzendari Alfredo Bermejorekin
Ekitaldian, Bermejok gai hauek izango ditu hizpide:
– Baliabide digitalen eragina gaur egungo gizartean (irismena, ikusgarritasuna, gailuak, konektagarritasuna, etab…).
– Edukien kontsumoaren eboluzioa: testutik bideo mugikorrera.
– Estrategia digitalerako planaren helburuen definizioa (inpaktua, trafikoa, interakzioa eta leads).
– ROI Digitala.
– Target digitalak merkatuaren eta belaunaldi mailaren arabera: otakus, millenials, Z-Generation.
– Aktibazio digitalerako oinarriak (plataformak, mezuak, ekintza).
– Nazioarteko garapena audientzia digitalen bidez.
– Social Media/Influencers/Gaming.
Alfredo Bermejok kirolaren industrian 10 urtetik gorako esperientzia du, nazioarteko konpainiatan egin du lan beti. LaLigako Estrategia Digitaleko zuzendari izendatu zuten 2017an, aurretik Facebookeko Media Partnerships taldeko buru izan zen Iberiarako. Lehenago, Real Madrid-en egin zuen lan, Real Madrileko Sustapen zuzendaritzan, Nazioarteko Bezeroen arduradun.
confirmo asistencia al evento, estoy en el sector del que se va a hablar
Buenos días. Gracias por mostrar tu interés. Para inscribirte debes rellenar el siguiente formulario: https://bit.ly/2NtzCA8 o llamar por teléfono al 944 456 345