Deustalks Angel A. Rebollorekin (Regional Commercial Manager, DHL Customer Solutions & Innovation) – EMEA

Deustalks Angel A. Rebollorekin (Regional Commercial Manager, DHL Customer Solutions & Innovation) - EMEA
2017/01/19
19:30 – 21:00
Sede de Deusto Business School en Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deusto Business Alumnik gonbidatzen zaitu Deustalks hitzaldi zikloan parte hartzera. Ekitaldia urtarrilaren 19an izango da, 19:30ean, Madrilgo Deusto Business Schooleko egoitzan. Oraingoan gurekin izango dugu Angel A. Rebollo, Regional Commercial Manager, DHL Customer Solutions & Innovation – EMEA. Rebollok hitzaldia eskainiko du: La gestión optima de cuentas globales y estratégicas, clave del crecimiento de negocio.
Bezero estrategikoen globalizazioak beste era bateko merkataritza kudeaketa eskatzen du eta, ondo aplikatuz gero, eta enpresaren hazkunde iraunkorrerako ezinbestekoa da.
Aurkezpenean gai hauek izango dituzte mintzagai:

– Erakunde multinazionaletako praktikarik onenak, bezero estrategiko globalen kudeaketagatik sarituak.

– Osagai garrantzitsuenak berrikusiko dira, bai laneko taldeak, bai eskaintzen dituzten zerbitzuak.

– Sortutako onuren adibideak jarriko dira.

– Ibilbide-orria partekatuko da, horrelako eraketak ezarri nahi dituzten enpresentzat.

– Denbora emango da parte hartzaileen intereseko gaietan sakontzeko.
Hizlaria: Angel Antonio Rebollo Barrios AEBetan aritu da lanean azken 14 urteetan, Cap Gemini Ernst & Young, Ryder System eta DHL multinazionaletan. Enpresa Zientziak ikasi zuen St. Louis University-n, MBA University of Miami-n, eta oraintsu bukatu du Deusto/Elkargi/ESADE-ko FinantzaZuzendaritzako Programa Exekutiboa. Hainbat arlotako aholkularitza izan du lan esparru: estrategia, negozioa, eragiketa sistema eta logistika. Azken urteotan, hainbat enpresatako kontu estrategiko globalak kudeatu ditu: DHL, Nokia, Microsoft, IBM eta NIKE, eta hiru kontinentetan izan du erantzukizuna.

 

Izena emateko…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>