Deustun, Basque Living nazioarteko ekitaldia ospatuko da, hitzaldiak, erakusketa bat eta Industria Diseinuko ikasleen arteko topaketa
Azaroaren 17an, 10:00etan, nazioarteko ekitaldiari hasiera emateko, Transformación de Bilbao hitzaldia eskainiko du Asier Abaunza Bilboko Udaleko Zinegotziak. Bisitak eta networking jarduerak antolatu dira, eta azaroaren 18an. 10:00etatik 13:30etara, Deustuko Unibertsitateko Garate aretoan eta Klaustroan, Miradas del Hábitat Contemporáneo izeneko erakusketa egongo da.
Marcelo Leslabay, Industria Diseinuko Ingeniaritza Graduko koordinatzaileak aurkeztuko duen saioan diseinatzaile eta fabrikatzaileen arteko solasaldiak egongo dira: “Zerk elkartzen ditu?” Parte hartzaileak: Jean Louis Iratzoki (Studio Iratzoki), Gorka Aldabaldetreku (Treku altzariak), Jon Santacoloma (Ideilan) eta Agustín Ibarretxe (B.lux). Jarraian, 11:45ean, klaustroan egongo den erakusketan bisita egingo da.
11:45ean, Arkitektura eta Interiorismoaren arteko Solasaldiei buruzko beste saio bat egongo da. “Ikuspegi partekatua?” Parte hartzaileak: Roberto Merino, Cañada Saiz Merino EstudioArquitecturako arkitektoa, eta Iosu Martínez, Barne Diseinatzailea, QB. Ondoren, 12:30ean, Euskal Arkitektoen nazioarteratzea eta Jarduerarako Esparru Berriei buruz hitz egingo dute. Parte hartzaileak: Consuelo González, Hábitat-eko Merkataritza eta Ekonomia Bulegoko zuzendaria Londresen; Eider Fernández, Zaha Hadid Estudioko arkitektoa, Londres; Nadia Arratibel, Produktuaren arkitekto eta diseinatzailea eta Xabier Pérez de Arenaza, Arkitektoa eta Eraikuntza iraunkorrean aditua.
Ekitaldiaren bukaeran, 13:15etik 13:30era, Agustín Ibarretxek eta Fernando Cortések hartuko dute parte.
Gainera, azaroaren 19an, Deustuko Unibertsitateko Industria Diseinuko Ingeniaritzako ikasleen jardunaldia egongo da.