Deusto CodeWeek

Deusto CodeWeek
2015/10/13 – 2015/10/16
08:00 – 20:00
Ingeniaritza Fakultatea
 
Kodetu nazioarteko mugimendu garrantzitsu bat da, eta, hour of code edo code bezala, programazioko ezagutzak eta oinarrizko trebetasunak hezkuntzako eduki orokorretan sartzea sustatzen du. Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak, DeustoTech Learning-en bidez, mugimendu honekin bate egin du.

Haien ustez, softwareko garapeneko oinarrizko kontzeptuak garrantzitsuak dira gure gizarte digitaleko edozein pertsonarentzat eta, gainera, teknologiaz kanpoko hainbat alderditako sormena eta ulermena bultzatzeko ere (antolaketa, plangintza, prozesuak, komunikazioa…).

Horregatik, eskola komunitateari (ikasle, irakasle eta gurasoak) gonbidapena egiten zaio Deusto Codeko tailerretan parte hartzeko. Hirugarren edizioa 2015eko urrian izango da, nazioarteko ekitaldiarekin batera.

Urriaren 13tik 16ra bitartean izango da eta tailerrak hauek dira:

-Informática desenchufada (LHko 4-6 mailakoentzat gomendatua)

-Kodetu (LHko 3-6 mailakoentzat gomendatua)

-Desarrolla un videojuego con Scratch (LHko 3-6 mailakoentzat eta DBHko 1. eta 2. mailakoentzat)

-Programando mi primer robot (LHko 3-6 mailakoentzat gomendatua)

-Robótica con Lego (LHko 5. eta 6. mailakoentzat eta DBHko 1. eta 2. mailakoentzat gomendatua)

Zalantzarik baduzu edo iradokizunik edo proposamenik egin nahi baduzu, idatzi helbide elektroniko honetara: dtlearning@deusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>