Deusto Emprende 2019. Gizartean eragina izan nahi duzu?
SIKE: Social Innovation Through Knowledge Exchange Europar Batasunak bultzatutako berrikuntza eta ekintzailetza programa da, eta Portugalen, Erresuma Batuan, Alemanian eta Kroazian dago.
Ideiarik ez baduzu edo dagoeneko enpresa edo proiektu sozial bat baduzu, programa honek lagunduko dizu Euskal Autonomia Erkidegoko berrikuntza eta ekintzailetza sozialeko ekosistema ezagutzen, oraingo behar sozialak identifikatzen eta aurre egin beharreko erronketarako irtenbideak martxan jartzen. Programa doakoa izango da aukeratutako pertsonentzat, Europako Batasunak finantzatzen baitu. Prestakuntza 2020ko urtarrilean hasiko da, eta laster irekiko dugu hautaketa prozesua. Aurrez aurreko sei tailer egongo dira eta topaketak egingo dira gizarteko ekintzaileekin.
Programa honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, gonbidapena egiten dizugu datorren asteazkenean, azaroaren 20an, 10:50ean Deustuko Unibertsitateko auditorioko klaustroan (Bilboko campusa) egingo den aurkezpenera.
Toki kopurua dela eta, beharrezkoa da etorriko zarela baieztatzea HEMEN.