Deusto Ekintzaile Solasaldiak: Adimen Artifiziala Sabbatic eta NaizFit-ekin. Deusto Ekintzaile Astea 2023

Deusto Ekintzaile Solasaldiak: Adimen Artifiziala Sabbatic eta NaizFit-ekin. Deusto Ekintzaile Astea 2023
2023/11/17
12:00 – 13:30
Foroa. Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
 
2023ko Deusto Ekintzaile Astea dela eta, eta Global Entrepreneurship Week-en ekitaldien barruan, Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitatetik, Deusto Ekintzaile Solasaldiak saioaren edizio berri batera gonbidatu nahi zaitugu; ekitaldi hau Innogunen dauden Sabbatic eta Naiz Fit  startupekin elkarlanean antolatu dugu. Bi proiektuek euren egunerokoan adimen artifiziala erabiltzen dute eta Arkaitz Bastida, Sabbatic-eko CEO den, eta Aritz Torre, Naiz Fit-eko CDO-arekin, honek, ekintzailetzan duen eragina  aztertuko dugu.

Bestalde, Paco Bree profesional ezaguna izango dugu gure artean ekitaldi honetan. Sormenaren eta berrikuntzaren arloan aditua da Bree baita enpresa aholkularia eta ohiko kolaboratzailea hainbat komunikabidetan. Adimen Artifizialean eta Teknologia Esponentzialetan trebatu da eta beraz, bere ikuspegia ekitaldi honetan garrantzi handikoa izango da. 

Teknologiaren abangoardian egon nahi duzu eta adimen artifizialak gure etorkizuna nola eraldatu dezakeen ikasi? Leku egokian zaude orduan, topaketa hau zuretzat da!

Eman izena hemen.

Ez ahaztu QR kodea eskaneatzea Banco Santander-Deusto Emprende Astea sarietan parte hartzeko. Zozketan 8 sari teknologiko irabazi ahal izango dituzu. Zenbat eta gehiago parte hartu, orduan eta aukera gehiago izango dituzu. Sari hauetako bat zurea izan liteke!

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>