DeustoBide – Informazio saioa irailaren 6an | Bilbao
Gehiago jakin nahi duzu Arte, Literatura, Filosofia, Historia edo Zinemari buruz?
DeustoBide Deustuko Unibertsitateko Herritartasun Eskola da, pertsona guztientzako hezkuntza gunea, adina, titulazioa edo aurretiko prestakuntza edozein dela ere.
Zatoz gu ezagutzera irailaren 6an, 18:00etan, Bilboko campusera.
Eman izena informazio saiorako, webgunearen bidez.