DeustoForum. Carlota García Encina: “Clinton vs Trump. Claves de unas elecciones insólitas”
Presidentziarako aspaldiko lehiarik polemikoenean dago murgilduta AEB, bi hautagai erabat desberdinekin eta azken hamarkadan goitik behera aldatu den munduan. Negozioetako handiki eta telebistako izar Donald Trumpek eta lehen dama ohi, gobernadore ohi eta Estatu idazkari ohi Hillary Clintonek Etxe Zurira iristea baino askoz gehiago dute jokoan. Politikaz, herrialderako egoki diren neurri ekonomikoez, merkatu askeaz, ingurumenaren garrantziaz, herrialdearen energia etorkizunaz eta AEBk munduan duen posizio globalaz dituzten ikuspegi desberdinek alde batera edo kontrakora eraman dezakete herrialdea. Baina hautagai batek edo besteak irabazteak ondorio garrantzizkoak izango ditu, ez bakarrik barne mailan. Aliatuak eta bazkideak ere azaroaren 8an zer gertatuko zain daude.
Ez-ohiko kanpaina horren inguruko gakoak, egoera posibleak eta ondorioak ezagutzeko, DeustoFurumen izango ditugu Carlota García Encina, Real Instituto Elcanoko analista, eta Iñigo Arbiol, Deustuko Unibertsitateko irakaslea.
Izen-ematea*: Formularioa
*Leku kopuru mugatua. Ezinbestekoa da izena ematea ekitaldira joateko.
Harremanetarako: 94 413 90 20