DeustoForum. Catherine D’Ignazio: “Datuen aktibismoa mundua aldatzeko”

Massachusetts Institute of Technology (MIT) erakundeko irakaslea. Data + Feminism Lab-eko zuzendaria

Massachusetts Institute of Technology (MIT) erakundeko irakaslea. Data + Feminism Lab-eko zuzendaria

2024/06/20
19:00 – 20:15
San Telmo Museoko ekitaldi aretoa. Plaza Zuloaga, 1, 20003 Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa
 
Zer botere dute datuek eta teknologiak gure munduari itxura emateko moduan? Ala gu geu gara haiengan boterea daukagunak?

Solasaldi honetan, Catherine D ‘Ignazio ikertzaile, artista eta hackerra izango dugu. Teknologiaren, diseinuaren eta justizia sozialaren arteko intersekzioa aztertzeari eskaini dio bizitza eta, datuen eta algoritmoen bidez, sarritan baliatzen den botereari buruz hitz egingo digu, baita desberdintasuna eta marjinazioa betikotzen nola lagun dezaketen ere; baina baita mundua aldatzeko aukerak nola eskain ditzaketen eta erakutsiko digu gure erantzukizun kolektiboa dela horiek guztiak denon onerako erabiltzea ere.

Lana sakon errotuta dago datuen feminismoaren printzipioetan, datuen zientzia eta “adimen artifiziala” demokratizatzea baitu helburu, baztertutako komunitateen esperientzietan eta ikuspegietan arreta berezia jarriz. D’Ignazioren azken liburuak, Contando el feminicidio: feminismo de datos en acción izenekoak, genero indarkeriaren inguruko datuak ematen ditu ikuspegi transnazional, latinoamerikar eta indigenatik, aktibismoan sakontzen du eta ekintzaile feministek feminizidioaren gaitza ulertzeko eran betetzen duten paper erabakigarria azpimarratzen du.

Hitzaldiaren moderatzailea Miren Gutiérrez izango da, Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko doktorea eta ikertzailea.

Izena ematea

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Iruzkin bat

Utzi erantzuna Jon Auzmendi(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>