DeustoForum. Hitzaldia Francisco J. Riberasen eskutik (Gestamp). “Mundu digitalera agertzen” zikloa

DeustoForum. Hitzaldia Francisco J. Riberasen eskutik (Gestamp).
2018/10/17
08:30 – 10:00
Ataria. Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
 
 Eguna: 2018ko urriak 17.
 Ordua: 08:30-10:00.
Hizkuntza: Gaztelera.
 Lekua: Atrioa.
 Helbidea:  Deustuko Unibertsitateko CRAI Liburutegiko 7. solairua (Bilbo).  Mapa ikusi.

Izena ematea (Toki kopurua mugatua)

Industriaren aldaketa digitala gure errealitatea aldatuko duen iraultza izango dela ematen du: produkzioko bitartekoak, negozio ereduak, lanaren antolaketa, hiriak, gizarte praktikak, etab. aldatuko dituela ematen du.

Automozioaren sektoreak munduko industria arloko enpleguaren % 30 hartzen du. Sektorea digitalizatzeak aukera emango du une horretara arte ezinak ziruditen eraginkortasun, kalitate eta pertsonalizazio mailak iristea, gauzen internetari, robot laguntzaileei, adimen artifizialari eta Big Datari esker. Gainera, auto elektriko, konektatu eta autonomoek errotik aldatuko dute garraioaren mundua eta gure hirien itxura. XX. mendearen hasieran, autoa funtsezkoa izan zen munduko industria, ekonomia eta gizartea aldatzeko, eta gaur ere hala izan daiteke berriro.

Francisco J. Riberasek, Gestamp-eko presidenteak eta automobilaren sektoreko fabrikatzailerik garrantzitsuenetarikoak, agertzen ari zaigun iraultza horren inguruko ikuspegia partekatuko du gurekin.

Etorkizun digitaleko gakoak ezagutuko ditugu eraikitzen ari dituzten liderren eskutik. Hitzaldi hau “Asomándonos a un mundo digital” zikloaren esparruan kokatzen da, BBVAren babesa duena.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>