DeustoForum. Darío Menor: “En conversación con el Padre Arturo Sosa, SJ”

DeustoForum. Darío Menor:
2021/06/10
19:00 – 21:00
Entzungela (Bilboko campusa) eta online emisioa
 
Ekainak 10, osteguna
19:00 – 21:00h

Lekua: Entzungela. Eraikin Nagusia, Bilboko campusa (toki kopuru mugatua, ezinbestekoa da izena ematea).

Online saioa (izena eman duten pertsonei sartzeko esteka bidaliko zaie)

Eman izena hitzaldira joateko edo online ikusteko

Parte hartzen dute:

  • Darío Menor: kazetaria, Erromako korrespontsala eta Benedicto XVI.aren eta Frantzisko aita santuen laguntzailea bidaietan.
  • Silvia Rozas: Jesusen alaba, kazetaria eta ECCLESIA aldizkariko zuzendaria

Duela 500 urteko maiatzaren 20 batez, kanoi-bala batek Loiolako Ignazio konbertsiora bidean jarri zuen Urteurren hori gogoan eta ignaziotar urteari hasiera eman zaion honetan, 2021eko maiatzetik 2022ko uztailera, Aita Arturo Sosak (SJ), Jesusen Lagundiko Aita Jeneralak, barruko konbertsio-bidea egiteko gonbita egiten digu “En camino con Ignacio” liburuaren bitartez, Darío Menor kazetariarekin izan dituen elkarrizketen bidez.

Gaur egungo munduaren inguruko hausnarketa lana da, Elizari eta Jesusen Lagundiari buruzkoa; eta kazetariaren lan handiari esker egin ahal izan da, Aita Jeneralak lan horren sarreran dioen bezala: “Haren galdera bizkorgarriak, entzute abegitsua, nire hausnarketen zentzua ulertzeko eta idatziz jartzeko izan duen profesionaltasuna funtsezko izan dira emaitza hau izateko”.

2021eko ekainaren 10ean, ostegunean izango dugu Darío Menor eta Silvia Rozas kazetariekin topaketa izateko aukera DeustoForumen barruan. Aita Sosarekin elkarrizketan izan diren kazetarien ikuspuntutik, Lagundiaren, Elizaren eta XXI. mendeko komunikazioaren inguruko egungo hausnarketak hurbilduko dizkigute.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>