DeustoForum. Ignacio Cobo Fuente: “La vulnerabilidad de Europa frente al avance yihadista en el Mediterráneo”

DeustoForum. Ignacio Cobo Fuente:
2016/09/26
19:00 – 21:00
Gradu aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Mediterraneoa funtsezko espazioa izan da gure europar izatea garatzeko orduan. Gero eta bereiziago dauden errealitateen arteko muga eta topagune izanik, haren itsasbazterrek geopolitika konplexua eratzen dute, gizarte, politika, erlijio eta ekonomia aldeko asimetria handiak.

Hain zuzen ere, hortxe egiten dute bat Ekialde astinduak, Magreb ezegonkorrak eta Sahel asaldatuak Europarekin. Ipar eta hegoaldeko itsasbazterren arteko zatiketak hain haustura handia erakusten du, non emigrazio, segurtasun falta eta gatazka egoera gero eta aztoratuagoak sortzen dituen: terrorismoa, migrazio krisiak, erlijioen arteko gatazkak, etab. Horren guztiaren aurrean, Europa gero eta ahulago sentitzen da eta hausnartu beharra du, posizioa hartu eta zirt edo zart erabaki, bere balioak babesteko.

Ignacio Fuente Cobo, artilleriako koronela eta Ikasketa Estrategikoen Institutuko analista nagusia,DeustoForumen egongo da irailaren 26an, gai horretan sakontzeko. Europaren hegoaldeko segurtasunaren zirrikitu guztiak hoberen ezagutzen duenetako bat denez, egoeraren, arrazoien eta martxan dauden ekimenen errealitatea ezagutzen lagunduko digu. Zuen zain izango gaituzue.

  Izen-ematea*Formularioa
*Leku kopuru mugatua. Ezinbestekoa da izena ematea ekitaldira joateko. 

 Harremanetarako: 94 413 90 20

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>