DeustoForum. Michael Sandel: “Populismoa, nazionalismoa eta eliteen aurkako matxinadak”. GARMENDIA HITZALDIAK
Hizkuntza: Aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko da ingelesetik.
AURKEZPENA:
Hitzaldiaren aurkezpena Pedro Miguel Etxenikek egingo du, EHUko katedradunak eta Ikerketa zientifiko-teknikoko Asturiasko Printzea saridunak.
Hitzaldiaren aurkezpena Pedro Miguel Etxenikek egingo du, EHUko katedradunak eta Ikerketa zientifiko-teknikoko Asturiasko Printzea saridunak.
Michael Sandel “bizirik dagoen filofosorik bikainena” da askoren esanetan (Newsweek). Ezaguna da, Harvardeko Unibertsitatean filosofia politikoa irakasteaz gain, hausnarketa maila globalera eramatea lortu duelako; besteak beste, gai etikoak jendaurreko eztabaida irekietan planteatu dituelako eta entzuleen arteko solasa sustatu duelako. Brasilen ustelkeriari eta eguneroko bizitzako etikari buruzko eztabaida bat planteatu zuen eta 19 milioiko audientzia lortu zuen telebistan; Seulen, 14.000 pertsona hurbildu ziren haren hitzaldira. 2018ko Gizarte Zientzietako Asturiasko Printzesa saria jasoari 29 hizkuntzatara itzuli dizkiote justizia, etika, demokrazia eta merkatuei buruzko idatziak eta milioika pertsonak jarraitzen dute “Justizia” izeneko ikastaro ospetsua (Harvarden online doan eskaini zen lehena) .Lanik irakurrienen artean, hauek aipatu daitezke: “Lo que el dinero no puede comprar: Los límites morales del mercado”, “Justicia. ¿Hacemos lo que debemos?”, eta “Contra la perfección. La ética en la era de la ingeniería genética”.Argibide gehiago:
Izena ematea Toki kopurua mugatua.
- Michael Sandelen web orria
- Bideoa: “Global tour”
- Bideo-elkarrizketa: “Hoy la gente solo escucha opiniones que refuerzan lo que ya cree”
Izena ematea
izena ematea