DeustoForum. Monseñor Lucio Adrián Ruiz: “Fake news y periodismo de paz: la verdad os hará libres”

DeustoForum. Monseñor Lucio Adrián Ruiz:
2018/05/10
12:00 – 13:30
Gradu aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Komunikazioa gero eta arinagoa den inguruan eta sistema digitalean murgildurik gauden honetan, albiste faltsuak edo “fake news” izenekoak gero eta sarriagotan jasotzen ditugu.  Oinarririk gabeko edo itxuraldatutako berriak dira, irakurlea engainatu, manipulatu edo hirugarren bati ospea kentzen diotenak; estereotipoez, aurreiritziez edo erraz sortu daitezkeen emozioez baliatzen direnak.  Gure arreta erakartzen dute, egiantzekoak ematen dutelako.

Gai hori jorratu nahi izan du Frantzisko aita santuak 2018ko Gizarte Komunikazioen Munduko Jardunaldian. Eta gai hori aztertuko dugu DeustoForumen ere Vatikanoko komunikazioen arduradun Lucio Adrián Ruiz monsinorearen eskutik. Komunikaziorako Idazkaritzako prefektu denez, inork baino hobeto ezagutzen du Vatikanoan gertatzen ari den hedabideen erreforma, Frantziskok hala nahi izanda abian jarri duena. Ekitaldiari Mario Iceta Bilboko apezpikuak egingo dio sarrera.

  Eguna: 2018ko maiatzak 10
 Ordua
12:00
  Lekua
Gradu Aretoa
 Helbidea:
 Deustuko Unibertsitateko Eraikin Nagusia (Bilbo).

Izena ematea

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>