DeustoForum. Ramón Flecha, Nelida Zaitegui eta Lourdes Villardón: “50 años educando para mejorar el mundo”
Paulo Freire XX. mendeko hezkuntza arloan izan den eraginik handieneko intelektualetariko bat da. 2018an, “Pedagogía del Oprimido” lehenengo argitaratu zuen liburuaren 50. urteurrena ospatzen den honetan, bera eta bere pentsamendua nazioartean omenaldiak jasotzen ari dira. Autorearen hitzetan, “liburu honek ez du mundua aldatu, baina mundua aldatuko duten pertsonak aldatu ditu”.
Freireren legatuaz eta hezkuntzak mundu hobea egiteko duen balioaz solas egiteko,Ramón Flecha izango dugu, West University Timisoara-ko Honoris Causa doktorea eta Bartzelonako Unibertsitateko Soziologiako katedraduna. Harvardeko Unibertsitateak Freireri eskaini zion omenaldira gonbidatu zuten Flecha, Freire bera eta beraren lana ondo ezagutzen zituelako. Flecharen ondoan hitz egingo dute Nelida Zaitegui, Euskadiko Eskola Kontseiluko presidente, irakasle eta pedagogoak; eta Lourdes Villardón,Didaktikan eta Garapen Kurrikularrean katedraduna eta doktorea Psikologian Deustuko Unibertsitatean.
Beti aurrera