DeustoForum. Simon Manley: “Europa y Reino Unido en la era post-Brexit”
Erresuma Batua ez zen Europar Batasuna sortu zuten estatuetako bat izan. Baina 1973an sartu zenetik, eraginik handieneko kideetariko bat izan da. Britainia Handiak Europar Batasunetik irteteko erabakiak, Europako gainerako estatuekiko harremanetan aldaketa dakar, jakina; baina, Theresa May lehen ministroak dioen bezala, Erresuma Batuak harreman estua izan nahi du EBrekin, bai ekonomian eta merkataritzan, bai defentsan eta segurtasunean. Batzuen eta besteen interesak egokitzea eta Brexitaren eragina ahalik eta txikiena izatea denen erronka da, baina ez zailtasunik gabeko erronka.
Gai horiei guztiei buruz eta Erresuma Batuak etorkizunean Europar Batasunarekin eta munduko gainerako herrialdeekin izango dituen harremanei buruz hitz egiteko, Simon Manley hurbilduko zaigu, 2013tik Erresuma Batuak Espainian duen enbaxadorea. Bere karguak ikuspegi ezin hobea ematen dio egungo abagunea aztertzeko. Gainera, esperientzia bikaina ematen dio, Erresuma Batuak bazkide europarrekin dituen harreman eta politiken zuzendari gisa. Terrorismoaren eta narkotrafikoaren kontra egin duen lanak, berriz, ikuspegi panoramikoa eskainiko du Brexitaren ondorengo egoeraz.