DeustoForum. Thomas H. Smolich SJ: “La encrucijada de las personas refugiadas: una respuesta desde la Compañía de Jesús”

DeustoForum. Thomas H. Smolich SJ:
2016/05/24
19:00 – 20:30
Gradu aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Egunero, 40.000 pertsonak baino gehiagok utzi behar izaten dute euren bizilekua, gatazka armatuak direla eta. Kilometroak eta kilometroak egiten dituzte, etorkizun hobearen bila, beren herrialdeko mugen barruan edo Europako beste herrialde batzuetara bidean. 2014an, 59,5 milioi errefuxiatu izan ziren (ACNURen datuen arabera). Kopuru ikaragarria da, II. Mundu Gerratik hona sekula iritsi gabea.

Duela hilabete batzuk, Aylan Kurdi, 3 urteko haur kurdua, hilda agertu zen Turkiako hondartza batean. Elkartasun uholde bat sortzen hasi zen orduan Europan, baita beldurra ere: har dezake Europak hainbeste jende? Eta hala eginez gero, zelan eragingo lioke horrek segurtasunari?

Herrialde batzuek inolako baldintzarik gabe hartzen dituzte errefuxiatuak. Beste batzuek mugak jartzen dizkiete edo onura sozialak ukatu (osasun laguntza edo hezkuntza).  Eta badira mugak erabat ixtearen alde daudenak ere.

Frantzisko aita santuak dioenez, egoera horrek galdera egiten digu gutariko bakoitzari, gure kontzientziari, eta erantzun etikoa, solidarioa eta inkonformista eskatzen digu, beldurra eta axolagabekeria alde batera utzita.
Jesusen Lagundia, Jesulagunen Errefuxiatuentzako Zerbitzuaren bidez, bizi-bizi ari da errefuxiatuei laguntzen. Zerbitzuaren zuzendari Thomas H. Smolich SJ DeustoForumen egongo da pertsona horien egoerak eskatzen duen erantzun etikoaz hitz egiteko eta Jesusen Lagundiaren esku hartzea zertan datzan azaltzeko.

 Izen-ematea* Formularioa
*Leku kopuru mugatua. Ezinbestekoa da izena ematea ekitaldira joateko. 

 Harremanetarako: 94 413 90 20

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>