DevOps Day Bilbao

DevOps Day Bilbao
2016/10/19
09:15 – 14:00
Turing aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
HIZLARIAK:

  • Rodrigo Corral.
    Software Architect, Plain Concepts-en
    MVP Visual Studio and Development Technologies
  • Ibon Landa
    ALM & Cloud Team Lead, Plain Concepts-en
    MVP Microsoft Azure

AGENDA:

9:30 – 10:30 DevOps con Visual Studio Team Services y Microsoft Azure

Bizi-zikloaren kudeaketa aplikazioen garapenerako arlorik garrantzitsuenetarikoa da, Visual Studio Team Services tresna bikaina da Microsoft munduan, behar ditugun tresna guztiak eskaintzen baitizkigu, berdin delarik nolako aplikazioa erabiltzen dugun.

Saio honetan laburbilduta ikusiko ditugu VSTSren ezaugarri nagusiak, eta ikasiko dugu nola lagundu diezaioketen ekipoei bizi-zikloaren kudeaketarekin lotutako gaiak hobetzen, ingurune horretarako osagarri bikaina izan liteke Microsoft Azure.

10:30 – 11: 30 Kalitatea hobetzeko tresnak

Banakako probak, integrazioa, funtzionalak, automatizazioa, karga…saioan zehar garapen zikloaren barruan egon litezkeen ikuspegi desberdinak ikusiko ditugu. Eszenatoki batzuk modu praktikoan ikusteko, VSTSek eta Azurek lagunduko digute aplikazioak martxan jartzeko prozesuak sinplifikatu eta azkartzen, eta ziurtatuko dugu nahi dugun kalitate estandarrak betetzen direla.

11:30 – 12:00 Atsedenaldia.

12:00 – 13:00 Hodeirako baliabideak

Azure Resource Manager ikuspegi berria da, Microsoft Azureren administrazio guztiaren oinarriko egitura. Eredu deklaratiboaren bidez defini dezakegu zein egoera duten gure aplikazioaren egituraren parte diren baliabide guztiek, txantiloiekin lan egin eta baliabide guztiak tratatu unitate administratibo bakarra balitz bezala, esaterako, aldi berean sortu edo ezabatu.

Saioan zehar, ikusiko ditugu zeintzuk diren zerbitzu hauen ezaugarri nagusiak, nola erlazionatzen diren haien artean, eta Microsoft Azureren beste zerbitzu eta ezaugarri batzuk ere bai.

13:00- 14:00 DevOps multiplataformako aplikazio mugikorrekin

Saio honetan ardatz izango ditugu etengabeko integrazio sistemaren ezaugarriak, erabilgarriak izan litezkeenak multiplataformako aplikazio mugikorren garapenerako, Visual Studio eta Xamarin y Cordova garapen tresna modura erabilita.

Ikusiko dugu nola lor dezakegun Android, iOS edo Windows-erako etengabeko integrazio sistema. Era berean, ikasiko dugu nola erabili Hockey App zerbitzua ahalik eta ekoizpen handiena lortzeko eta Xamarin Test Cloud gure aplikazioen kalitatea hobetzeko.

Izena emateko

ANTOLATZAILEA: Plain Concepts

Laguntzailea: Deustuko Unibertsitatea.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>