Azaroaren 25a, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

Azaroaren 25a, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna
2016/11/25
 
1999an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak erabaki zuen azaroaren 25a Emakumeek jasandako indarkerien kontrako Nazioarteko Egun izendatzea. Egun hori Errepublika Dominikarrak proposatu zuen, 1960an Mirabal ahizpen hilketa gogoratzeko. Hilketa horrek emakumeen eskubideak aldarrikatzen zituen hiru emakumeren ahotsak itzali zituen betiko.
Deustuko Unibertsitateak, Unibertsitateko Elkarteko eta Izaera eta Misioko Errektoreordetzaren bidez, bat egin nahi du emakumeek emakume izateagatik jasaten duten indarkeria gaitzesteko ekimenean. Indarkeria hori emakumeen eta gizonen artean dagoen desberdintasun agerikoaren erakusgarri da. Desberdintasun hori nazioarte mailakoa da eta era askotara azaleratzen da, eta ezagunena indarkeria fisikoa da, sarritan emakume baten hilketarekin goren mailara iristen dena.
Indarkeriaren aurpegiak asko dira: indarkeria fisikoa, psikologikoa, sexuala, ekonomikoa edo gizarte mailakoa. Berriki ikusi dugun adibideetariko bat Alboanek Kongoko Errepublikan artatzen dituen emakume askoren kasua da. Emakumeak bortxatu, hil, zapuztu egiten dituzte; gure ingurukoek ere erasoak jasaten dituzte, isolatu egiten dituzte, eta populazioaren ehuneko esanguratsua osatzen dute gizartean baztertzeko arriskuan eta pobrezian bizi diren emakumeek ere.
Berdintasunean heztea, genero estereotipoak hautsi eta zalantzan jartzen dituzten balioetan heztea, pertsonak duin bihurtzen dituzten balioetan heztea, haien nortasun ugariak eta eskubide sozialak aitortuz heztea funtsezkoa da. Unibertsitateak, irakaskuntza eta ikerketaren bidez, lagundu egin behar du gizarte berdinago eta bidezkoago bat eraikitzen, berdintasunaren alde era kontziente eta aktibo lan eginez.
 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>