Diseinatzailearen eguna – “La impresión 3D en el diseño industrial”

Diseinatzailearen eguna – “La impresión 3D en el diseño industrial”
2015/06/29
18:00 – 20:00
Ingenio aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Diseinu Industrialaren Mundu Eguna dela eta, 3D Hubs-ek La impresión 3D en el diseño industrial izeneko hitzaldia antolatu du.


Diseinatzaile industrialaren bikotekide perfektua bihurtu da teknologia hori, izan ere hainbat abantaila ditu: pertsonalizazioa, ekoizpen eraginkorra, zehaztasuna eta gero eta material gehiago erabiltzeko aukera. Hori dela eta, ospetsuak diren marka batzuk, esaterako Nike, Nokia, Lego edo Disney, 3D inprikaketa bidez fabrikatzeko produktuak diseinatzen ari dira.

Hitzaldian, teknologia hori aplikatzen ari diren kasuak aztertuko ditugu. Baina geure iritzia baino gehiago jaso dezazuen nahi dugunez, Euskadiko diseinatzaile profesionalak gonbidatu ditugu, arlo horretan duten esperientzia gurekin partekatzeko.

Etorriko diren hizlari batzuk:

– Alex Ochoa, Klap diseño producto + Lean Startup enpresakoa.
– Charbell de Soto, Osteophoenix enpresakoa.

Hitzaldia doan da eta Ingenio Aretoan izango da, Deusto Fab Laben lankidetzari esker.

Zalantzarik izanez gero, idatzi helbide honetara: 3dhubsbilbao@gmail.com

Izena emateko

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>