Odol ematea Donostiako campusean

Donaciones de sangre en el campus de San Sebastián
2015/05/06 - 2015/05/07
09:30 - 13:30
Ekitaldi gela, Innogune
Gehitu Google Calendarrera

 
Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzako 4. Mailako Komunikazioko Zuzendaritza estrategikoa ikasgaiko ikasleek komunikazio-kanpaina bat jarri dute martxan, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearekin elkarlanean. Helburua da gipuzkoar gizartea eta unibertsitateko elkartea ohartaraztea zer garrantzitsua den odola ematea. Bi xede daude: batetik, 100 odol-emate lortzea bi egunetan; eta, bestetik, epe luzerako odol-emaileak erdiestea, etorkizun hurbilean ziurtatzeko gipuzkoarrak hornitzeko odol-erreserbak. Maiatzaren 6an eta 7an izango dira odol-emateak, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean, 09:30etik 13:30era, Innoguneko Ekitaldi gelan. Dona la gota ¡que no se agota! leloa erabiliko dute eta unibertsitateko elkarte guztia animatu nahi dute odola ematera eta aldizkako emaileak aurkitzera.
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude